GU ERE BERTSOLARI

0

Posted by Zabaleko


Ikasturte osoan zehar, bertsolaritza ikasten ibili gara. Oso gustora egon gara, Unai izan dugu irakasle. Ikasturtea bukatzeko, atzo Amurrioko Antzokira bertso saio batera joan ginen.
Baina ez zen izan bertso saio arrunt bat. Alde batetik, Unai berak bertsoak bota zituen, eta bestetik gu protagonistak izan ginen, eta lehenengo aldiz gure bertsoak bota genituen eszenatoki baten gainean.

Ea gustokoak dituzuen:

Amurrion bertan dago
gure ikastetxea
eta gure helburua
ondo pasatzea
iratxek ez du lortzen
inoiz gu ixiltzea
oso dibertigarri
da gure klasea


Ongi etorri

0

Posted by Zabaleko

Kaixo lagunok!

Zuen aurrean aurten sortu berri dugun bloga. Baina zer da bloga? Ez genuen nahikorik matematika,ingurune eta abarrekin, eta orain bloga, gmail.. Lasai ibili!
Blog honen bitartez elkarren berri errazago izatea espero dugu, eskolako pozak eta buruko minak zuen etxeetara zabaltzea, eskolako proiektuen,irteeren inguruko jakinmina asetzeko tresna baliagarri bihurtzea.
Zuen kezkak,asmoak,ideiak zabaltzeko topagune bihurtu ahal dugu Zabaleko eskola bloga. Baina, asmo guztien gainetik bloga eskolako partaideon topagune izan dadila!